• Español
  • Euskera
  • Français

Reviglass

thn_imagenes88a_150_0_False_[1]

Bezeroa: Aurrelan S.L.

Azken bezeroa: Reviglass S.L.

Sektorea: Eraikuntza.

Berritek-ek eskainitako soluzioa: Aurrelan automatismo enpresarekin batera, kolore desberdineko kristal karratuen bidez, automatikoki mosaikoak konfiguratzeko zelula robotizatu bat entregatu dugu. Diseinu espezifikoa duen software-a, edozein irudi azuleju edo baldosa lauki-saretan zatikatzen du, non era berean, hauek ere 676 unitate edo kristaletan banatuta dauden. Kristal hauetako bakoitzak, kolore desberdin bat izan dezake.

Behin konposizioa eginda, PLC-ari azuleju bakoitzaren barnean dauden kolorezko kristalen antolamendua nolakoa den komunikatzen zaio. PLC-ak, robotari agintzen dio hartu beharreko kolorearen inguruan eta azuleju bakoitza osatzen duten 676 laukien barneko kristalek izan beharreko posizioaz. Operazio hau, azuleju bakoitza osatzen duten kolore bakoitzarekin errepikatzen da eta era berean, prozesu berdina burutzen da azuleju bakoitzarekin mosaikoa osatu arte..